Joan zen zapatuan Aguraingo Harresi aretoan jokatu zuten Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari txapelketan puntu gehien batu eta Euskal Herriko txapela jantzi zuen Txaber Altube gazte abadiñarrak.
Adinaren araberako bere saileko txapela jantzi zuen Altubek: 14 eta 18 urte arteko bertsolarien artean, berau izan zen epaimahaiaren puntu gehien batu zituen bertsolaria. Euskal Herriko beste hamahiru bertsolari gazterekin jardun zuen Abadiñoko gazteak Aguraingo finalean.