Abadiñarrak Euskadiko Errepideko Txapelketako proba irabazi du, bosgarren biderrez. Atzo jokatu zen proba, Zizurkilen (Gipuzkoa).
Asteburuan Espainiako Txapelketak jokatuko dira Castellonen; momentu onean iritsiko da Iturriaga, beraz. Bizkaia-Panda-Durango taldeko Cristina Alcalde eta Ludivine Lozek osatu zuten podiuma. 83 kilometroko ibilbidea burutzen lehenbizikoa izan zen Iturriaga; 19 segunduko aldea atera zon Alcalderi.