B taldeko talderik onena izan da alde nabarmenagaz; Astraburuko B taldeak irabazi dio Lehen Mailako txapeldunen arteko kanporaketa.
Nagusitasunez lortu du Abadiñoko Lagun taldeak Lehen Mailatik Lehentasunezkora igotzea. B taldeko liderra izan da aurten ia denboraldi osoan, eta alde nabarmena atera dio bigarren sailkatua izan den Mazusberriri; hain zuzen ere, abadiñarrek 15 puntuko aldea atera diete amaieran.
Txapeldunen arteko partiduan, ostera, ez dute zortea aldeko izan. Mailako talderik onena nor izan den erabakitzeko, txapeldunen arteko partidua jokatu behar izan dute, Astraburuko B taldearen aurka. Kanporaketa penaltietan erabaki behar izan zen, joaneko zein itzuliko partiduetan bina berdindu ondoren. Beraz, Lehen Mailako txapelduna Astraburuko B talde erandiotarra da.
Mendibeltzek maila galdu du
Bestalde, Mendibeltz talde durangarrak ezin izan dio mailari eutsi. Denboraldi osoan bost puntu besterik ezin izan ditu lortu. Horrenbestez, datorren denboraldian Bigarren Mailan arituko da.