Monstertruck ikuskizuna Abadiñon

Anboto 2011ko eka. 16a, 12:30

Autoak eta muturreko kirolak gustuko dituztenek zita dute asteburuan Abadiñon

Autoak eta muturreko kirolak gustuko dituztenek zita dute asteburuan Abadiñon.

Estatu osoan zehar egiten dabiltzan bira baten baitan, Monstertruck ikuskizuna egongo da ikusgai Abadiñon; hain zuzen ere, 90 minutuko ikuskizunak dituzte programaturik. Ordu eta erdian zehar, kamioi erraldoien ikuskizunaz gozatu ahalko dute Eroskiko aparkalekura hurbiltzen direnek. Guztira, hiru emanaldi eskainiko dituzte: lehena zapatuan izango da, 20:00etan; beste biak, ostera, domekan izango dira, 12:30ean eta 20:00etan. Sarrerak bertan egongo den txarteldegian erosi ahal dira, 11:00tik aurrera .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!