Jose Luis Navarro izango da alkatea bigarren bider

Anboto 2011ko eka. 11a, 14:02

Independienteek (sei zinegotzi) eta Bilduk (bost) euren hautagaiei eman diete bozka. EAJko zinegotzi biak abstenitu egin dira. Ondorioz, Abadiñoko Independienteak taldeko Jose Luis Navarrok hartu du alkatetza.

Independienteek (sei zinegotzi) eta Bilduk (bost) euren hautagaiei eman diete bozka. EAJko zinegotzi biak abstenitu egin dira. Ondorioz, Abadiñoko Independienteak taldeko Jose Luis Navarrok hartu du alkatetza.

Bigarren legegintzaldiz izango da alkatea Jose Luis Navarro. Alkate izendatua izan ondoren legegintzaldi berria "denontzat oparoa" izan dadila desiratu du labur. Txaloak izan dira Navarrorentzat. Udalbatzarra goraino bete da eta eskaileretan ere jende asko batu da.

Bilduk udalbatzarraren ondoren banatu duen prentsa oharrean adierazi duenez, "Abadiñoko Independienteekin ez genuen akordio bat posible ikusten, alde batetik euren azken urteetako gestio maila, oposizioarekiko izandako jarrera baztertzailea ikusita eta bestetik datozen urteetarako dituzten proiektuak aztertuta". Bilduren esanetan, "horregatik EAJrekin akordio bat lortzea izan da gura apustua; EAJk ezinezko egin du akordioa eta ez da gai izan guk horren garrantzitsu ikusten genuen urrats hori emateko".

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9629/1.jpg[/img]

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9629/2.jpg[/img]

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9629/3.jpg[/img]

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!