'Udal gobernu sendo bat gura dugu eratu'

Anboto 2011ko mai. 22a, 23:06

Datozen lau urteetan \'Abadiñoren onurarako lan egiten jarraitzea\' eta \'udaleko beste alderdi biekin berba egin eta akordioetara ailegatzea\' zehaztu ditu Jose Luis Navarrok helburu bezala.

"Ezin positiboagoa da emaitzen inguruan egiten dugun balorazioa", adierazi digu emaitzak jakin berritan azken lau urteotan Abadiñoko alkate izan den Jose Luis Navarro Abadinoko Independienteak taldeko zerrendaburuak.

Alkatetzan egon diren lau urteotan egindako "lanari babesa" eskaini diotela abadiñarrek, eta "oso betegarria" dela hori azpimarratu du Navarrok.

Datozen lau urteetan "Abadiñoren onurarako lan egiten jarraitzea" eta "udaleko beste alderdi biekin berba egin eta akordioetara ailegatzea" zehaztu ditu Jose Luis Navarrok helburu bezala.

Lau urteotan gutxiengoan gobernatzea "zeinen gaitza den" ikusi dutela, eta "Udal gobernu sendo" bat eratzeko lan egingo dutela adierazi du Abadiñoko Independienteak taldeko zerrendaburuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!