Guztira, hiru taldetako 120 ume inguruk parte hartu zuten Astolako igerilekuko jaian
Abadiñoko Santrokaz jaien baitan, jaialdia ospatu zuten maiatzaren 29an Astolako igerilekuan; Astola igeri taldeak antolatu zuen ekitaldia. Bertan, Bizkaiko hiru taldek parte hartu zuten; Astola (Abadiño), Tabira (Durango) eta Kosnoaga (Gernika) taldeetako umeek parte hartu zuten ekimenean.
Bestalde, umeentzako jokoak ere burutu zituzten Astolako igerilekuan. Guztira, Abadiñoko eta inguruetako 120 ume inguruk parte hartu zuten jokoetan; Guztiei sariak banatu zizkieten, behin jaia amaituta. Parte-hartzaile guztiak 10 urtez azpikoak izan ziren.
Antolatzaileen berbetan, jaialdia “oso arrakastatsua” izan zen: ikusleen zein parte-hartzaileen erantzunagaz pozik agertu dira Astola taldekoak.