Aitor Martinez auto gidari abadiñarra Fly Group R.T taldean arituko da datorren denboraldian; Espainiako Motoziklismo Txapelketan lehiatzeko asmoagaz jaio da talde hori.
Martinez abadiñarraz gainera, taldea beste hiru kidek osatzen dute: Iker Torrontegi gernikarrak eta Oier eta Yaret Cascante anai donostiarrek, hain zuzen eer. Espainiako Txapelketan lehiatzeaz gainera, taldearen helburu nagusia bertako piloto gazteentzako “tranpolina” izatea dela azaldu du ohar batean Martinezek. Gidariak lehiatzen ari dira dagoeneko.