Banarteren tailerrean sortu duten obraren aurkezpenak

Anboto 2011ko mai. 27a, 09:04

Errotan gaur eta ekainaren 2an Plateruenean eskainiko dute \'...Y lloverá?\' 

Errotan gaur eta ekainaren 2an Plateruenean eskainiko dute ‘...Y lloverá?’ 

Gaur iluntzean burutuko du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak sortu duten azken obraren aurkezpena. Hirugarrenez antolatu duten antzerki tailerreko kideek sortutakoa da gaur, 19:00etan hasita, Traña-Matienako Errota kultur etxean aurkeztuko duten ¿...Y lloverá? izenekoa.

Eva Guerrero saioen dinamizatzaileak zuzendu du lana, eta tailerrean parte hartu duten sei antzezleren lanean dago ardaztua: Sara Loiti,  Yolanda Barco, Alejandro Jon Urbano, Aitor Coello eta Arantza Arin dira ¿...Y lloverá? obraren protagonista nagusiak. Egileek azaldu dutenez, Jorge Carraganen La lluvia lanean dago ikasturte honetan prestatu duten hau oinarrituta. Denboraren iragaiteari buruzkoa da sortzaileek azaldu dutenez lan; “gure bizitzetatik aldendu ostean berriro bidean agertzen zaizkigun pertsonez, egin ez genuena zalantzan ipintzeari buruz...”, besteak beste.

Gaurko Errotako emanaldiaren ondoren, ekainaren 1ean Eibarko Coliseo antzokian eta ekainaren 2an Durangoko Plateruenean ere eskainiko dute. 

Banarteren antzerki tailerrean sortutako ¿...Y lloverá? lanean, sei pertsonaia ageri dira eszenan, baina hiru pertsonalitate desberdineko bi pertsona dira antzezlanaren ardatz. “Bigarren aukerei, maitasunari, hustasunari, barkamenari, gorrotoari eta beste hainbat sentipeni buruzko gogoeta da ¿...Y lloverá?.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!