12 ordu behar izan zituen Jon Karrok Iron Cat proba burutzeko

Anboto 2011ko maiatzaren 19a

Lehenengo mailako diabetea edukita, Iron Man bat burutu duen lehendabiziko europarra da Jon Karro.

Lehenengo mailako diabetea edukita, Iron Man bat burutu duen lehendabiziko europarra da Jon Karro.

Maiatzaren 14an L´Ampollan (Katalunia) jokatu zuten Iron Cat proban 99.postuan amaitzea lortu zuen abadiñarrak. 12 ordu pasatxo behar izan zituen Karrok proba osatu ahal izateko; 12:06:02 ordu, hain zuzen ere. Karrok azaldutakoaren arabera, denboraldiko helburu nagusia zen proba horretan parte hartu eta amaitzea. Iron Cata Atxintxika triatloi taldeko Alexander Agirretxek irabazi zuen; 08:42:09 behar izan zituen lasterketa amaitzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!