Datorren abenduan 46. edizioa ospatuko duen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du Gerediaga elkarteak.
Aurreko urteetako edizioetako lehiaketetan ez bezala, aurten, Azokaren irudia diseinatzeko eskatu diete parte-hartzaileei.
Epaimahaiak irabazle hautatzen duen irudi proposamenaren egileak 1.300 euroko saria eskuratuko duela eta lana aurkezteko epea uztailaren 15era artekoa izango dela aurreratu du antolakuntzak. Informazio guztia
www.gerediaga.com eta
www.durangokoazoka.com
webguneetan dago eskura.