Seniorretan, Berasaluze IX.a-Mitxelena eta Bengoetxea-Altuna bikoteak lehiatuko dira
Seniorretan, Berasaluze IX.a-Mitxelena eta Bengoetxea-Altuna bikoteak lehiatuko dira.
Arratsaldeko 17:00tik aurrera, Sanprudentzio Txapelketako finalak jokatzen hasiko dira zapatuan guztira, hiru mailatan jokatuko dituzte partiduak.
Senior mailan, Berasaluze IX.a berriztarrak eta Mitxelenak osaturiko bikotea Bengoetxea-Altuna bikotearen aurka lehiatuko da. Lehenengo bikoteak Uriarte abadiñarrak eta Ajuariagerrak osaturiko bikoteari irabazi behar izan zion finalerdietan.
Bestalde, kadete eta gazte mailetan Amezketa eta Burlatako bina bikote lehiatuko dira; kadeteetan, Altuna-Goñi Garaio-Aldunzinen aurka; gazteetan, berriz, Agirre-Apeztegia eta Gallurralde-Tolosa.