Miota jaisten lorturiko abantailari esker, helmugara bakarrik heltzea lortu zuen gazteak
Kadete mailako San Prudentzio proba jokatu zen hilaren 25ean.
Matienako jaien baitan antolaturiko proba honetan, Julen Amarika izan zen helmuga zeharkatu zuen lehenengo txirrindularia.
Miota igotzerakoan sei txirrindularik osaturiko taldeak ihes egin zuen; jaisterakoan, berriz, Iosu Angoitia erori egin zen. Geroago, Amarikak ihes egin eta proba irabaztea lortu zuen. 1:09:20 behar izan zituen Amarikak 45 kilometroko ibilbidea burutzeko; 14 segunduko aldeagaz irabazi zuen proba. Guztira, 73 txirrindularik amaitu zuten proba denbora barruan.