Apirilaren 20 arte izango da Durangaldeko artistek Mozambiqueko argazkietatik abiatuta sorturiko artelanen erakusketa Traña-Matienako Errota kultur etxean ikusgai.
Apirilaren 20 arte izango da Durangaldeko artistek Mozambiqueko argazkietatik abiatuta sorturiko artelanen erakusketa Traña-Matienako Errota kultur etxean ikusgai.
Hamabost urtez herrialde hartan boluntario lana burutu duen Durangoko Idurre Ormaetxeak bultzatuta, Durangaldeko Artisten elkarteko 50 kidek hartu dute parte \'Mundu justuago baterako artea\' izeneko erakusketa honetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, 20 euroan ipiniko dituzte erakusketako koadroak salgai, eta batzen dute dirua Ormaetxeak Mozambiquen garatzen diharduen proiektura bideratuko dute.
Mozambiqueko Inharrime izeneko barrutian jardu du bi urtez Ormaetxeak boluntario lanetan, eta bertakoak dira erakusketako artelanen abiapuntu diren pertsona eta paisajeen irudiak ere.
Gaur zabaldu dute 62 artelanen bildumaren erakusketa, eta apirilaren 20 arte Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da ikusgai.