Joan zen astean aurreratu genuen jaialdiko parte-hartzaileen zerrenda luzatu egin dute; Errotan egin zuten eguenean jaialdiaren aurkezpena, eta domekan da lehenengo emanaldia.
Joan zen astean aurreratu genuen jaialdiko parte-hartzaileen zerrenda luzatu egin dute; Errotan egin zuten eguenean jaialdiaren aurkezpena, eta domekan da lehenengo emanaldia.
Emanaldiak hartuko dituen Errota kultur etxean aurkeztu zuten atzo domekan lehenengo saioa izango duen Antzerkiño antzerki jaialdia. Udaleko kultura zinegotzia eta parte hartuko duten hiru antzerki taldeen ordezkariak batu ziren agerraldian.
Lehenengo edizioa duen jaialdirako umeentzat pentsatutako bost antzerki lan ekarriko dituztela azaldu zuen Vazquez zinegotziak, eta erakustaldia \"jarraipena izateko helburuagaz\" jaio dela; aurten umeei zuzenduriko lanak hautatu dituzten moduan, datozen urteetan bestelako lanak ekartzeko aukera ez dutela baztertzen.
Kukubiltxok emango dio jaialdiari, martxoaren 20an, hasiera: jatorri ezberdineko ume biren arteko maitasun istorioa kontatzen duen Txirrikiz kale-antzerkia eskainiko du, 12:30ean, Errota kultur etxearen inguruan; Uharte ezezaguna aurkeztuko du egun berean, 18:00etan, Markeliñek.
Galiziatik datozen konpainia biren lanak ere izango dira Antzerkiñon ikusgai: Trompicallo taldearen El día que llegó la lluvia y llovió, martxoaren 26an, 12:30ean; eta El retrete de Dorian Gray-ren Rua aire, 27an 12:30ean.
Gorakada Durangaldeko taldearen Ogro txikia obra sarituak itxiko du aurtengo jaialdia.