Traña-Matienako Errota kultur etxean, astelehenean, 19:00etan izango da hitzordua: lau poetak jardungo dute.
Traña-Matienako Errota kultur etxean, astelehenean, 19:00etan izango da hitzordua: lau poetak jardungo dute.
Bego Garcia, Rafa Harce, Honorio Cadarso eta errezitaldiaren antolatzaile ere baden Vicente Moreno abadiñarrak hartuko dute parte astelehenean, 19:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean burutuko duten poesia errezitaldian.
Poesiaren Nazioarteko Eguntzat izendatua du Unescok martxoaren 21a, eta ospakizun horregaz bat eginda, poesia errezitaldiak antolatu ditu bere herrian Vicente Moreno poeta abadiñarrak.
Aurten ere, azken urteetan legez, Morenok berak ere hartuko du parte olerkien irakurraldian.
Astelehenean, Morenogaz oholtza konpartitzen, Cadarso kazetari abadiñarra eta Banarte antzerki taldeko kide diren Rafa Harce eta Bego Garciak jardungo dute. Hain zuzen ere, Banarte antzerki taldearen eta udalaren laguntza eskertu gura izan ditu errezitaldiaren bultzatzaileak.
Martxoaren 21eko Errotako hitzordua gidatzen eta saioan aurkezpen lanak burutzen, berriz, Banarte antzerki taldeko Javier Fernandezek jardungo du.
Ekimenaren antolatzaile den Vicente Morenok aurreratu digunez, aurten, nobedade legez, entzuleek ere saioan parte hartzeko aukera izango dute.
Dagoeneko badira hainbat urte Vicente Moreno abadiñarrak poesia errezitaldia antolatzen duela, Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira. Durangaldeko poetak, poesiazaleak eta, Morenok nabarmentzen duenez, poesia hain gertutik bizi ez dutenak ere deituta daude Errotara.