Zapatuan hasi zen emakumezkoen txirrindularitza denboraldia, Sopelan. Eneritz Iturriaga abadiñarrak garaipena lortu zuen bertan.
Eneritz Iturriaga abadiñarrak ezin hobeto hasi du denboraldia. Zapatuan Sopelan ospatu zen denboraldiko lehendabiziko lasterketa; bigarren Fanny Riberot sailkatu zen Iturriagaren denbora berinarekin. Biak ala biak Lointek taldeko txirrindulariak dira
Iazko denboraldi ia osoa zurian pasa ostean, sasoizko itzuli da Eneritz Iturriaga lasterketetara. Garaipena lortu zuen zapatuan denboraldiko lehendabizko lasterketan. Etxean garaipena lortu arren, Iturriagaren helburua nazioarteko lasterketak dira, batez ere. Domekan, hilak 20, Cholet – Pays du Loire lasterketan parte hartuko du abadiñarrak.
Bestalde, datorren zapatuan, hilak 19, Bizkaikoloreak II. Emakumeen Klasika ospatuko da Iurretan. Proba hau emakumezkoen Euskal Herriko txapelketako bigarren lasterketa da.
Sopelako Lasterketako sailkapena:
1ª Eneritz Iturriaga (Lointek) 2:46:11
2ª Fanny Riberot (Lointek) d.b.
3ª Ana Usabiaga a 1:04ra
4ª Judith Masdeu (Lointek) d.b.
5ª Dorleta Eskamendi d.b.