Liburu trukerako aukera herriko zentro kulturaletan

Anboto 2011ko ots. 25a, 08:56

Iazko apirilean antolatu zuten lehenengoz irakurketa sustatzea duen liburuen trukerako ekimen hau.

Iazko apirilean antolatu zuten lehenengoz irakurketa sustatzea duen liburuen trukerako ekimen hau. Bigarren edizio honetan, Traña-Matienako Errota kultur etxean eta Zelaietako Mediatekan ipini ditu udalak herritarrek etxetik eramandako beste bategaz trukatzeko aukeran liburuak. Iazkoa hilabeterako ekimena izan bazen, aurtengoa iraunkorra izango dela nabarmendu dute. Ekimenak iaz herritarren partetik \"erantzun oso ona izan du\" azpimarratu du Marisa Vazquez zinigotziak, eta bizilagunen \"heziketa eta errespetua\" agerian geratu zela. Ekimenaren oinarria, \"jendearen parte hartzeari esker, trukean ematen diren funtsak etengabe berritzea\" da, Vazquezen berbetan, ekimenaren muinetako bat. Udalak bidalitako oharrean nabarmentzen denez, besteak beste, Lorcaren Poeta en Nueva York poema klasikoaren euskarazko itzulpena, nobelak, eta osasunari buruzko argitalpenak daude aipatutako kulturgunetan trukagai. Herritarrek parte hartu ahala, berriztuz eta aberastuz joango da liburu sorta hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!