Hamar urte eta gero galdu egin du Abadiñok sokatiran

Anboto 2011ko ots. 10a, 11:14

640 kilora arteko hirugarren amaitu du Sokarri eta Ibarraren atzetik.

Abadiño sokatira taldeak ia 10 urte zeramatzan zortziko goma gaineko txapelketa denak irabazten. Marka ikaragarri hori joan zen astean hautsi zen. 640 kilora arteko finalean hirugarren amaitu zuen Sokarriren eta Ibarraren atzetik. Ibarraren kontra desenpatean galdu zuen Abadiñok. \"Galtzeak pena ematen du, baina bagenekien errekorra noizbait apurtu behar zela\", adierazi du Edu Mendizabal entrenatzaileak. Laster 600 kilora artekoa hasiko dute. Bestalde, hilaren 25etik 27ra Herbeheretara joango dira hango txapelketa batean parte hartzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!