Gonzalez-Martin eta Gandiaga II-Antxia bikoteek jokatuko dute, 11:00etan, Abadiñoko Tornosolo trinketean.
Gonzalez-Martin eta Gandiaga II-Antxia bikoteek jokatuko dute 2011ko San Blas Sariko finala. Domekan jokatuko dute finala, 11:00etan, Abadiñoko Tornosolo trinketean.
Lehenengo finalerdian, Gonzalezek eta Martinek 40-16 hartu zituzten mendean Gordon eta Ugarte. Bigarren finalerdia berdinduago joan zen, ostera. Gandiaga II.ak eta Antxiak tanto bateko aldeagaz (40-39) lortu zuten garaipena Uriarte eta Etxeberriaren aurka jokatutako partidan. Gandiagaren pilotakada batek erabaki zuen partida.