640 kilora arteko finala jokatuko du Abadiñok

Anboto 2011ko ots. 4a, 12:00

Edu Mendizabal entrenatzaileak Abadiño, Sokarri eta Ibarra ditu irabazteko faboritotzat

Edu Mendizabal entrenatzaileak Abadiño, Sokarri eta Ibarra ditu irabazteko faboritotzat Gaur 640 kilora arteko txapelketako finala jokatuko da Zeberion. Abadiño sokatira taldeak txapelketako sailkapen fasean hirugarren amaitu ondoren lortu du finalerako txartela. Abadiñogaz batera, Arrigorriagako Sokarri eta Ibarra taldeak ikusten ditu faborito Edu Mendizabal entrenatzaileak. Pisurik astunenaren txapelketan, 680 kilora artekoan, hiru talde hauek osatu zuten podiuma. Hirurak momentu onean daudela esan daiteke, beraz. Ezpeletan jokatu zen sailkapen faseko lehenengo jardunaldia. Bertan, 5. postuan amaitu zuen Abadiñok. Bigarren jardunaldia, berriz, hobea izan zen Mendizabalen taldearentzat. Ibarran jokatu zen kanporaketa honetan, lehenengo postuan amaitzea lortu zuen Abadiñok. Honenbestez, hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten. Zeberion tiraldi gehien irabazten dituen taldea izango da txapelketako garailea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!