Munduko 20 onenetako bat izatea helburu

Anboto 2011ko urt. 30a, 09:00

Gaur, Alemaniako Sankt Wendel herrian, Munduko Txapelketan lehiatuko dira Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio eta Dani Ruiz, Espainiako selekzioagaz.

Gaur, Alemaniako Sankt Wendel herrian, Munduko Txapelketan lehiatuko dira Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio eta Dani Ruiz, Espainiako selekzioagaz. Orain bost urteko zirkuitu berari egin beharko dio aurre abadiñarrak: \"Orduko gomuta onik ez daukat, ibilbidea izoztuta egon zelako, baina ematen du etzi hobeto egongo dela, beraz itxaropentsu goaz\". 20 onenen barruan sartzea du helburu, eta indarrak, ibilbideak eta zortea lagun baditu 15 onenen artean sailkatzen ahaleginduko da.

Munduko Kopa amaituta

Amaitu da Munduko Ziklo Kros Kopa, eta Hirumetek zortzi lasterketatik seitan parte hartu du. Denboraldi hasieran Kopako errendimenduan koska bat igotzea gura zuten, eta helburua lortutzat ematen dute: \"Denboraldi gogorra izan da, eskakizun handikoa, baina, emaitzak ikusita, merezi izan du\". Batez ere, Igorreko 11. postua eta Pont Chateauko 18.a ditu gogoan. Aurten denboraldia apur bat luzatuko dute, eta hurrengo asteburuan Belgikara joango dira Superpestigio eta GVA txapelketetako lasterketa banatan parte hartzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!