Taldearen inguruan sortutako dudei, goi mailako erakustaldiagaz erantzun die Abadiño sokatira taldeak eta txapela irabazi du pisurik astunenean.
Taldearen inguruan sortutako dudei, goi mailako erakustaldiagaz erantzun die Abadiño sokatira taldeak eta txapela irabazi du pisurik astunenean.
Azken bederatzi urteetan Abadiño sokatira taldeak pisu handia hartu duten lorpenak eskuratu ditu. Beraz, lauko txapelketan txapelik ez dutenez irabazi, baten batek usteko zuen aro emankor eta historiko baten amaieraren atarian geundela. Presio horrekin plazaratu ziren zapatuan Abadiñoko tiralariak Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekura, 680 kilora arteko finalean lehiatzeko. Aipatu dugun guztiagatik, hasieran \"urduri samar\" zeudela onartu du Edu Mendizabal entrenatzaileak. Hala ere, talde handiek egiten duten moduan, unerik delikatuenean maila itzela eskaini zuten. Txapelketako tiraldi guztiak irabazi zituzten, bat kenduta: Sokarriren kontrakoa. Ondorioz, merezitako txapela jantzi zuen Abadiñok pilotalekura bertaratu ziren zaleen txaloen artean. Horrela, Abadiño sokatira taldeak 40. txapela irabazi du, horietatik 37 bata bestearen atzetik eskuratu dituztela.
Sokarri geratu zen bigarren; hauek Abadiñogaz eta Ibarragaz tiraldi bana galdu zuten. Ibarrak osatu zuen podiuma, Abadiño, Sokarri eta Amaiurren kontra tiraldi bana galduta.
Emakumeetan Badaiotzek irabazi zuen txapelketa.
640 kilokoa
Zapatu honetan 640 kilora arteko txapelketako sailkapen fasea hasiko dute. Lehenengo jardunaldia Ezpeletan izango da eta bigarrena (hurrengo zapatuan) Ibarran. Finala Zeberion jokatuko dute otsailaren 4an.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8717/1.jpg[/img]