Zortziko txapelketa hasiko du Abadiñok

Anboto 2011ko urt. 15a, 10:00

680 kilora arteko txapela defendatuko du gaur Abadiñok Durangoko pilotalekuan.

680 kilora arteko txapela defendatuko du gaur Abadiñok Durangoko pilotalekuan. Goma gaineko zortziko sokatira txapelketa hasiko da gaur, 17:00etan, Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Sei talde ibiliko dira 680 kilora arteko txapelaren bila: Abadiño, Ibarra, Sokarri, Amaiur, Zudaire eta 6 Conceyos. Azken talde hori Asturiarra da eta gonbidatu moduan parte hartuko du. Abadiño ez dago sasoirik onenean. Lauko txapelketan, 320 kilora bitartekoan, hirugarren amaitu du eta 300 kilotan ez da finalera sailkatu. Hala ere, azken bederatzi urteetan txapel denak irabazi dituen zortzikoari hasiera ona emateko \"itxaropena\" dute, Edu Mendizabal entrenatzailearen esanetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!