Josu Bergararen kontzertua Gaztetxean

Anboto 2010ko abe. 13a, 16:05

Barikuan eskainiko du kontzertua, 22:30ean.

Datorren barikuan, abenduak 17, Josu Bergarak kontzertua eskainiko du Abadiñoko gaztetxean. Bakarlari bizkaitarrak Nora zoaz bere azken diskoaren kantak era akustikoan aurkeztuko ditu. Hamar abestiz osatutako lanean euskal kantautore tradizionalen oinarritik hasi eta erritmo eta ildo musikal berrietara aurrera pausua eman du Ea herriko musikariak. Konposizio lanen erronka nagusia bakarlariaren kantuak hartu eta \"talde-abestietan\" bihurtzea izan da, aurreratu duenez. \"Emaitzan antzematen denez, kantu berriek indarra eta freskotasuna irabazi dute\", azaldu du Bergarak. Modu honetan, Rock, Jazz eta Bossa doinuekin \"konposizioak aberastu\" dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!