Elikagaiak daramatzatanen artean Athleticeko jokalari guztiek sinatutako Ustaritzen kamiseta zozketatuko dute.
Elikagaiak daramatzatanen artean Athleticeko jokalari guztiek sinatutako Ustaritzen kamiseta zozketatuko dute.
Ustaritz Aldekoa-Otalora Athleticeko futbol jokalari abadiñarrak Traña-Matienan duen Peña Ustaritz taldeak ekimen solidarioa gauzatuko du asteburu honetan eta hurrengoan. Taldeak egoitza ondoan (Vancouver taberna), karpa bat ipiniko du eta han Bizkaiko Elikagaien Bankurako janaria batuko dute.
Karpa asteburu honetan eta hurrengoan ipiniko dute 11:00etatik 13:00etara. Bertara eraman daitezke elikagai iraunkorrak (lekak, arroza…). Elikagaiak eramaten dituen bakoitzari txartel bat emango diote zenbaki batekin eta ekimenaren azken egunean (hilaren 19an) Athleticeko jokalari guztiek sinatutako Ustaritzen kamiseta zozketatuko dute.
Batutako janariagaz Abadiñoko beharrizanak asetzen saiatuko dira lehenengo. Ondoren, Bizkaiko Elikagaien Bankura eramango dute janaria.