3 Formulagaz probak egin ditu asteon Igor Urienek

Anboto 2010ko abe. 9a, 12:25

Emilio de Villota taldeagaz aritu zen atzo (abenduak 8) Jaramako zirkuituan Igor Urien 15 urteko abadiñarra.

Emilio de Villota taldeagaz aritu zen atzo (abenduak 8) Jaramako zirkuituan Igor Urien 15 urteko abadiñarra. Igor Urien 15 urteko abadiñarrak 3 Formularako probak egin zituen eguaztenean Jaramako zirkuituan, Emilio Bellota taldeagaz. Datorren denboraldian Urien 3 Formulan aritzea babesletzaren baitan dago: \"Babesleak lortuz gero parte hartuko dugu, bestela, beste alternatiba batzuk bilatu beharko ditugu\", dio Pedro Urien aitak. Probekin gustura geratu dira, nahiz eta euripean kontrolatu behar izan zuen 230 zaldi eta 450 kiloko formula. \"Nekatuta nago\" aitortu zuen atzo Urien gazteak Jaramatik etorri berritan: \"Sorbaldak kargatuta ditut G Indarraen ondorioz. Gainera, errepidea umel zegoen eta uneoro kontzentrazioa mantendu behar nuen. hala ere, oso pozik nago gaurko saioagaz\". Aurten Formula Libreko Txapelketa irabaztea lortu du, eta horrek hilaren 17an Chesten probak egiteko eskubidea ere eman dio. Autoak ikusgai Eroskin Urienek aurten erabili dituen bi autoak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da Abadiñoko Eroskiko sarreran, abenduaren 15etik aurrera hilabetez: Formula BMW monoplaza eta prototipoen CM speed car GTR 1.000. Horrez gainera, Errege eta Gabon egun bezperan, cart zirkuitua atonduko dute Eroski inguruan eta gaztetxoek txapelketako cartak probatzeko aukera izango dute. Oinarriak laster ipiniko dituzte supermerkatuan eta Errota kultur etxean. [img]http://www.anboto.org/images/8500/8576/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8500/8576/2.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8500/8576/3.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8500/8576/4.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!