Javier Fernándezen irudiak Errota kultur etxean ikusgai

Anboto 2010ko aza. 22a, 10:00

Gurutze Gorria elkarteagaz lankidetzan antolatu du bere argazki erakusketa Javier Fernández kazetari eta argazkilari abadiñarrak.

Gurutze Gorria elkarteagaz lankidetzan antolatu du bere argazki erakusketa Javier Fernández kazetari eta argazkilari abadiñarrak. Errota kultur etxean, abenduaren 3ra arte izango dira lanak erakusketan ikusgai. Xake jokoaren irudiak jasotzen dituzten zuri-beltzeko hamabost argazki dira Proyecto derechos izeneko erakusketarako Fernándezek osatu dituenak. Erakusketako argazkiak, gainera, 50 euroan salgai izango dira; salmentatik lortutako irabazien erdia Gurutze Gorriak bere proiektuetarako baliatu dezan emango du egileak. Arrazakeria edo genero indarkeria lako bidegabekeriak salatzen ditu irudien bitartez Fernándezek. Argazki bakoitzaren alboan, irudi bakoitzaren \"mezua ulerterrazago\" egiten duten hainbat aipu ere ipini ditu egileak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!