Zapatuan Armendarizen kontra galdu zuen abadiñarrak, final-laurdenetako norgehiagokan.
Zapatuan Armendarizen kontra galdu zuen abadiñarrak, final-laurdenetako norgehiagokan.
Euskadiko Eskuz Banakako Eliteko hirugarren final laurdena jokatuta jada hiru dira finalerdietako txartela lortua daukatenak. Azkena zapatuan lortu zuen Xuban Armendariz nafarrak, Uriarte abadiñarra menderatuz.
Aretako jaialdiko lehen partiduan 22-19 galdu zuen Rober Uriartek, partidu lehiatu baten ostean. Indartsu hasi zen nafarra eta 9-2ko markagailua ezarri zuen, batez ere, sake-erremate jokoa baliatuz. Abadiñarrak erreakzionatu zuen eta 12-12 berdintzea lortu zuen. Bazirudien buelta zetorrela, baina ez zen hala gertatu. Hortik aurrera parekotasuna izan zen kantxan eta Armendarizek lortu zuen azkenean garaipena.