15 urteko abadiñarrak prototipoen CM Sport txapelketa irabazi dezake Montmelón.
15 urteko abadiñarrak prototipoen CM Sport txapelketa irabazi dezake Montmelón.
Igor Urien 15 urteko abadinar gaztea Montemelóko zirkuituan dago, asteburuan lasterketa bi korrituko dituelako. Bihar, prototipoen CM Sport Espainiako Txapelketako azkeneko lasterketan lehiatuko da, eta txapeldun geratzeko aukera handiak ditu, bera baita sailkapeneko liderra. Orain arte denboraldi ikaragarria osatu du, eta lasterketa batean ere ez da podiumetik jaitsi.
Horrez gainera, domekan, 18 urtez azpiko Formula Libre Txapelketako azken aurreko lasterketa korrituko du, Emilio Villotaren taldeagaz. Txapelketa horretan ere lidertza defendatuko du. Azkeneko lasterketa abenduaren 10etik 12rako asteburuan izango du Aragoiko Alcañiz herrian.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8435/1.jpg[/img]