Txalo taldearen 'Ate-joka' antzerki obra, gaur, Errota kultur etxean

Anboto 2010ko aza. 6a, 10:00

20:00etan hasiko da. Begoña Bilbao da lanaren zuzendaria, eta Iker Galarza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozer antzezle ezagunak dira protagonista.

Gaur, 20:00etan hasita eskainiko du Txalo produkzioak taldeak Ate-joka umorezko antzezlana Abadiñoko Errota kultur etxean. Begoña Bilbao da lanaren zuzendaria, eta Iker Galarza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozer antzezle ezagunak dira protagonista. Bikotekideen arteko harremanak eta elkarbizitzan sortzen diren egoera komikoak ditu Ate-joka antzezlanak oinarri. Antzezlanari buruz antzezlanaren promozio-orrian esaten denez, \"dakiguna da, oholtza gaineko hiru protagonistak zenbat eta okerrago dabiltzan, hobeto pasatuko dugula guk\". Komedia arin eta entretenigarri honegaz zapatu iluntzea igarotzeko aukera da, Traña-Matienako Errota kultur etxean eskaintzen digutena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!