Asteburu ezin hobea Egoitz Murgoitiorentzat

Anboto 2010ko aza. 2a, 11:53

Karrantza eta Muskizeko probak irabazi ditu abadiñarrak, bolada ederrean dagoela erakutsiz.

Karrantza eta Muskizeko probak irabazi ditu abadiñarrak, bolada ederrean dagoela erakutsiz. Hirumet taldeko txirrindulariak teknika berbera erabili zuen bi probetan: hasieratik aurrean kokatu, eta erritmo bizia ipiniz, lehiakideak itotzea. Asmatu zuen. Bietan garaile suertatu zen, eta berak dioenez, \"ondo sentituz\", gainera. Karrantzan hasi zen Euskadiko Txirrindulari Federakuntzaren espezialitate honetako egutegia, eta Mugoitiok ondo baino hobeto ekin dio. Gainera, nazioarte mailarako puntuagarriak ziren bi proba honek, eta Munduko Kopako hurrengo lasterketetan lortutako puntu poltsa horri -80 puntu- etekina ateratzen saiatuko da. Hirumet taldearentzako asteburu borobila izan da, 23 urtez azpikoetan ere Daniel Ruiz gernikarrak irabazi dituelako lasterketa biak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!