Urriaren 29ra arte Traña-Matienako Errota kultur etxean ikusgai ipini dute Amaia Alonso durangarraren koadroen bilduma bat.
Urriaren 29ra arte Traña-Matienako Errota kultur etxean ikusgai ipini dute Amaia Alonso durangarraren koadro bilduma bat. Paisaiak erakusten dituzten irudiak dira erakusketako gehienak, baina marrazki abstraktuak eta erretratuak ere badaude tartean.
Paisajeak erakusten dituzten koadroetan, Durangaldeko mendialdeko, Extremadurako, zein Hego Amerika eta Afrikako irudiak dira Amaia Alonsoren lanean nagusi. Aurretik Durangoko Andragunean erakutsi zituen Mañarian bizi den Alonsok bere koadroak, eta urriaren 29ra arte izango du bere lana Abadiñoko Errota kultur etxeko erakusketan.