Trinkete txapelketako finalak gaur eta bihar

Anboto 2010ko urr. 15a, 13:03

Durangoko Amankomunazgoak antolatutako openeko finala jokatuko dute, gaur 20:00etan, Rober Uriartek eta Ander Antxiak Waltary eta Ugarteren kontra.

Durangoko Amankomunazgoak antolatutako openeko finala jokatuko dute, gaur 20:00etan, Rober Uriartek eta Ander Antxiak Waltary eta Ugarteren kontra. Bestalde, bihar Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Nazioarteko II. Trinkete Txapelketako irabazleak ebatziko dituzte. Modalitate guztietako finalak 16:30etik aurrera hasiko dira. Gizonen paleta goman eta larrusko paletan Argentina eta Uruguay leihatuko dira. Emakumeen paleta goman Euskal Selekzioak Argentinaren kontra jokatuko du. Itsaso Pradera mallabiarra ibiliko da txapelaren bila.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!