Gaur bigarren partidua jokatuko du Montesegaz batera.
Hasi da jada aste guzti honetan zehar Abadiñoko Tornosolon Munduko Pilota Batzarrak antolatu duen II.Nazioarteko Trinkete Txapelketa.
Jende asko hurreratu zen astelehenean bertara estraineko jaialdia ikusteko baina zorte handirik ez dute izan bertako pilotariek, hau da, euskal selekziokoek. Hiru partidutatik bakarra irabazi dute, nesken gomazko paletakoa (30-14). Itsaso Pradera mallabiarrak eta Laura Saezek osatu zuten federazioaren ordezkaritza eta aurka, Esther Ciganda estatubatuarra eta Ane Isasmendi arabarra izan ziren. Urduri aritu ziren guztiak eta ez zuten partidu onik egin, baina, euskal selekzioko pilotariek gehiago direla erakutsi zuten.
Mutilen gomazkoan zein larruzko paletan Uruguaiko bikoak izan zituzten aurkari euskal pilotariek eta bietan ezinean aritu ziren.
Bigarren jardunaldian, lehia bakarra jokatu zuen euskal selekzioak eta bera erraz irabazi gainera. 40-14 gailendu zituzten Iker Gordon eta Iker Etxebarriak Venezuelako Lacasa eta Salinas.
Gaurko jardunaldia
Gaurkoan Pradera-Montes (neskak), Bombín-Ariel (mutilak) eta Arrieta-Garate izango dira euskal selekzioa ordezkatuko dutenak.