Gaur Glu Glu Producciones taldearen emanaldiagaz hasita, hilero dantza edo antzerki emanaldi batek beteko du datozen asteetan Traña-Matienako Errota kultur etxea.
Gaur Glu Glu Producciones taldearen emanaldiagaz hasita, hilero dantza edo antzerki emanaldi batek beteko du datozen asteetan Traña-Matienako Errota kultur etxea.
Orain arteko eskaintza zabaltzeko helburuagaz abiatu dute ikasturtea, eta horrela azaldu du Marisa Vázquez kultura zinegotziak: \"Durangaldeko biztanleak Abadiñoko antzokira erakartzeko\" asmoagaz aukeratu ei dute \"konpainia sendo baten obra umoretsua\".
Abadiñarrak ez eze, \"herritik kanpoko lagunak ere emanaldietara erakarriko\" dituen programazioa ekartzea dutela ikasturte honetan helburu eman dute udaleko ordezkariek jakitera. Aurretik euskal antzokietan ikusle asko hartu zituen Cocidito madrileño antzezlanaren sortzaileen lana da, bihar 20:00etan hasita eta zortzi euroko sarreragaz, Errotan ikusgai izango dena.
Errezitaldia etzi
Irailaren 19an, bestalde, Antonio Molina Medina eta Daniela Bartolomé Mororen Gobada liburuaren aurkezpena hartuko du kultur etxeak. Liburuaren egileek eta Vicente Moreno abadiñarrak errezitaldia eskainiko dute, domekan, 12:15etik aurrera, Errota kultur etxeko oholtzatik. Gitarra doinuak lagunduta eskainiko dituzte hautatutako olerkiak doako sarrera izango duen ikasturteko kultur etxeko bigarren hitzorduan.