Aitor Martinez garaile Motorshowean

Anboto 2010ko ira. 15a, 10:12

Klasikoen lasterketan Mugikak irabazi zuen eta Faustino Hernandez durangarra bigarren geratu zen.

Zapatuan Abadiñon ospatutako Motorshowean, Supermotard lasterketan Aitor Martinezek irabazi zuen. Lasterketan eroriko bi izan ziren, eta bat anbulantzian erretiratu behar izan zuten. Klasikoen lasterketan Mugikak irabazi zuen eta Faustino hernandez durangarra bigarren (80ko hmarkadan Espainiako txapelduna 125 zentimetro kubikotan). Erakustaldiei dagokienez, Txus Jaio ez zen etorri, Aramaioko Rally Sprintean parte hartzea erabaki zuelako. Bere ordez Omer Artaloitia etorri zen BMW 335i bategaz. Igor Urien gazteak ere erekustaldia eman zuen, lehenengo Speed Car bategaz eta ondoren Kart bategaz. Azken honekin \'zeroak\' egin zituen, kea atera zuen eta jendea oso gustura utzi zuen. Jende asko egon zen. Akaso, bestelako hitzorduak zeudenez (Aramaioakoa kasu), aurreko aldietan baino gutxiago. [img]http://www.anboto.org/images/8100/8127/1.jpg[/img] Argazkia: Mikel Mollinedo (www.jataracing.es.tl)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!