Gaztetxoentzako duatloia domekan Muntsaratzen

Anboto 2010eko irailaren 8a

Laubideta Triatloi Taldeak I. Duatloi Txikia antolatu du domekarako, Muntsaratzen.

Laubideta Triatloi Taldeak I. Duatloi Txikia antolatu du domekarako, Muntsaratzen. Bost mailatan banatuta, korrika eta bizikletan ibiliko dira gaztetxoak. Izen-ematea egunean bertan egin behar da, Muntsarazko aterpean 10:00etatik11:00etara, eta doakoa da. Lasterketak 11:30etik aurrera hasiko dira. Bost urtera artekoek 300 metro egingo dituzte arinektan; ondoren, 600 bizikletan eta amaitzeko 150 korrika. 6-7, 8-9 eta 10-11 urte arteko lasterketetan azkeneko korrika saioan gehitzen da distantzia; lehenengoak 200 metro egingo dituzte, bigarrenek 250 metro eta hirugarrenek 300 metro. Azkenik, 12-13 urte artekoen ibilbidea honako hau da: 800 metro korrika, 1.400 bizikletan eta beste 300 arineketan. Parte-hartzaile guztiek jasoko dute oroigarri bana.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!