Ikasturte berrirako antzerki eta ipuin-kontalari tailerrak aurkeztu ditu Banarte antzerki talde abadiñarrak

Anboto 2010ko ira. 6a, 09:57

2010-2011 ikasturterako antzerki eta ipuin-kontalaritza tailerren eskaintza aurkeztu du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak. Azaldu dutenez, Durangaldean arte eszenikoen irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzera dator Banartek ikasturte honetarako eskainitakoa.

2010-2011 ikasturterako antzerki eta ipuin-kontalaritza tailerren eskaintza aurkeztu du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak. Azaldu dutenez, Durangaldean arte eszenikoen irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzera dator Banartek ikasturte honetarako eskainitakoa. Hirugarren urtea da batetik, antzerki tailerra antolatu duena Banartek; hil honen amaieran, irailaren 30ean abiatuko dute ikastaroa, eta maiatzean estreinatu duten antzezlan bategaz amaitu. Eva Guerrero Rico aktore eta irakaslea izango da antzerki tailerraren arduraduna. Udaberrira arteko tailerraz gainera, ipuin-kontalaritzari eta beste hainbat gairi buruzko ikastaro laburrak eskaintzen ditu ikasturte berrirako Abadiñoko Banarte antzerki taldeak. Guztiei buruzko informazioa, eta izena emateko bideak www.banarte.net helbidean aurkitu daitezke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!