Ander Antxia abadiñarrak 22-18 menderatu zuen Jorge Nagore Labriten.
Ander Antxia abadiñarrak 22-18 menderatu zuen Jorge Nagore Labriten.
Sasoi betean dago Ander Antxia. Pilota Zirkuitu Profesionaleko ranking-eko irabazleak, Madrilgo Masterra irabazi du oraintsu eta atzo (uztailak 11) Nafarroako lau t\'erdiko txapelketa ofizialeko txapela jantzi zuen.
Bero itzela egin zuen Labriten pilotarien lana zailduz. Irurtzungo aurrelaria sake-errematean saiatu zen eta ez zion Antxiari bere ohiko jokoa garatzen utzi. Markagailuan parekotasuna izan zen nagusi. Nagore 17-18 aurreratu zen, baina azkenego lau tantoak bata bestearen atzetik lortu zituen Antxiak.