Munduan zeharreko bidaietan egindako argazkiak ikusgai

Anboto 2010ko uzt. 4a, 11:00

Uztailaren 16ra arte Errota kultur etxean dago Bidaiatu TAN TAN TAN ekimenean parte hartu duten bidaiarien argazkien erakusketa zabalik.

Uztailaren 16ra arte Errota kultur etxean dago Bidaiatu TAN TAN TAN ekimenean parte hartu duten bidaiarien argazkien erakusketa zabalik. Maiatzean eta ekainean kultur etxeetan izan diren berbaldietan euren bidaietako esperientziak kontatu dituzten abadiñarrak zein beste herri batzuetako bidaiariak dira erakusketarako batu dituzten argazkien egileak. Besteak beste, Txina, Iran, India, Nepal edo Mali lako herrialdeetako paisaiak, bizilagunak eta bizimoduak erakusten dituzten irudiak dira, beraz, uztail erdi aldera arte Abadiñoko Errota kultur etxean ikusgai izango ditugunak. Lehenengoz antolatu du bidaien inguruko topaketa hau Abadiñoko Udaleko Kultura Sailak, eta nabarmena izan da proposamena horren arrakasta. Herriko bidaiazaleek, udako euren bidaiak prestatzeko informazio-iturri legez baliatu ahal izan dituzte Errota kultur etxeko udaberriko berbaldiak. Hitzaldietan eskainitakoa osatzera dator orain, ekainean eta uztailean kultur etxean ikusgai dugu munduko argazkien erakusketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!