14:47:28 izan zen abadiñarrak erabilitako denbora 100 kilometroak betetzeko. Zapatuko lasterketan, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri izan zituzten tartean.
14:47:28 izan zen abadiñarrak erabilitako denbora 100 kilometroak betetzeko. Zapatuko lasterketan, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri izan zituzten tartean.
Oihana Azkorbebeitiak bolada onari eutsi dio Hiru Haundiak proba garrantzitsua irabazita. Gopegin hasi zen lasterketa barikutik zapaturako gauerdian, 24:00etan hain zuzen, eta zapatuan zehar lasterkariak Araiako helmugan sartzen joan ziren. Abadiñarrak 14 ordu, 47 minutu eta 28 segundo behar izan zituen 100 kilometro horiek betetzeko. Lasterketa luze eta gogorra da Hiru Haundiak; Gorbea, Anboto eta Aizkorrik ematen diote izena probari. Leire Iruretagoiena izan zen bigarren, eta Sonia Regueiro hirugarren.
Gizonezkoetan Pedro Etxeberriak jantzi zuen txapela, 11:58:10 denbora markatuz. Oier Ibarbia eta Joxe Luis Albizurik osatu zuten podiuma. Zigor Iturrieta eubarra faboritoen artean zen, baina proba utzi behar izan zuen gaizki sentitu zelako. Aipatzekoa da partaide askok utzi zutela lasterketa.