Aitor Zabaleta azkarrena Urkiolan

Anboto 2010ko eka. 28a, 09:11

Faborito nagusia zen bergararra, eta pronostikoak bete ziren Urkiolako maldetan.

Faborito nagusia zen bergararra, eta pronostikoak bete ziren Urkiolako maldetan. Arrakasta handiko lasterketa da Urkiolako igoera, pilotu onentsuenak eta jarraitzaile asko erakartzen dituena. 75 lehiakide izan ziren irteeran, eta antolatzaileek Katalunia, Aragoi edo Kantabriatik ere taldeak etorri zirela nabarmendu dute. Zabaletak lehenengo txandaz baliatu ahal izan zuen bakarrik garaipena eskuratzeko. Izan ere, bigarrenerako autoko sentsore elektroniko batek arazoa eman zion, eta ez zen irten. Bigarren Aritz Egozkue nafarra izan zen, motor berria estreinatuz, eta hirugarren Ruben Nogueiras. Euren ostetik Imanol Lakar eta Iñigo Olabegogeaskoetxea sartu ziren, bizkaitar onenak izanik, gainera. Turismoen kasuan, parekotasun handia egon zen Aitor Ramirez, Manolo Cabo eta Lebeitiren artean. Lehen txandan hiru hamarrekoren arteko diferentzia txikia zegoen hiruen artean. Bigarrenean hiru segundoko tartea atera zion Ramirezek Cabori, eta Lebeitik denbora gehiago galdu zuen, pistatik atera zelako une batean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!