Laubideta taldeko emakumeak hirugarren geratu dira

Anboto 2010ko eka. 21a, 12:30

Lekeitioko triatloian ederto ibili da Abadiñoko Laubideta taldea. Emakumeak hirugarren geratu dira eta gizonak bosgarren.

Lekeitioko triatloian ederto ibili da Abadiñoko Laubideta taldea. Emakumeak hirugarren geratu dira eta gizonak bosgarren. Abadiñoko Laubideta taldeko 13 atletek parte hartu zuten larunbatean Lekeitioko triatloian. Emakumeen zortzi talde ibili ziren lehian eta Laubideta hirugarren geratu zen. Gizonetan 31 taldek parte hartu zuten eta Abadiñoko taldeak merituzko bosgarren tokian amaitu zuen. Marea behera zegoenez, igerian osatu beharreko tramua ohi baino porturago osatu zuten, Karraspio alderantz arroketara joateko arriskua zegoelako. Bizikletan Laubideta taldeko Mikel erori egin zen triatleta bati aurrea hartzen saiatu zenean. Zorionez, urradura batzuk bakarrik egin zituen (argazkian ikusi daiteke urradura besoan). LAUBIDETA TALDEAREN DENBORAK EMAKUMEAK Esti------------- 1.19.42 Agurtzane----- 1.20.29 Uri------------- 1.20.44 GIZONAK Gorka---------- 1.04.37 Jon------------- 1.08.31 Cuenca-------- 1.11.26 [img]http://www.anboto.org/images/7800/7835/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/7800/7835/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!