Txaraka gogoratzeko proba jokatuko da gaur Urkiolara igoz

Anboto 2010ko eka. 20a, 10:00

Serafin Amezua \"Txaraka\"-ren oroimenez, Urkiolako VI. Igoera antolatu du gaurko Bidezabal atletismo klubak.

Serafin Amezua \"Txaraka\"-ren oroimenez, Urkiolako VI. Igoera antolatu du gaurko Bidezabal atletismo klubak. Lasterketa 10:00etan hasiko da, Zelaietan. Izen-ematea aurretik eginez gero, 6 euro da (inscripciones@bidezabal.com); bertan, aldiz, 10 euro (lasterketa hasi baino 45 minutu lehenago amaituko da epea). Lasterketak hiru kategoria izango ditu: gizonak, emakumeak eta beteranoak. Gizon zein emakume irabazleak 150 euro irabaziko ditu; bigarrenak 100 euro, eta hirugarrenak, berriz, 75 euro.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!