Bizkaiko Txapelketran txapeldun eta azpitxapeldun geratu ostean, Aitor Bizkarra eta Txaber Altubek Euskal Herrikoan parte hartu zuten atzo, ekainak 19, Agurainen.
Bizkaiko Txapelketran txapeldun eta azpitxapeldun geratu ostean, Aitor Bizkarra eta Txaber Altubek Euskal Herrikoan parte hartu zuten atzo, ekainak 19, Agurainen.
LHko laugarren mailan zebiltzala, eskolako bertsogintza tailerrean bertsozaletu ziren 13 urteko Aitor Bizkarra eta12 urteko Txaber Altube abadiñarrak. Gerora, urtebete inguru da \"serioago-edo\" dihardutela: astean behin Txanporta kultur etxeko bilera-gelan batzen dira, Eñaut Uruburu eta beste lagun batzuekin, bertsogintzaren inguruan: \"Eskolan gehiago izan da bertsogintza zer den ikastea, eta hemengoa bertsotan egitea\". Bost lagun inguru elkartzen dira astean behin Txanportan.
Ekainaren 19an Agurainen jokatuko den eskolarteko finalera \"ondo pasatzeko asmoz\" doazela dioskue, eta ez dirudi urduritasun handiagaz bizi dutenik: nerbioei dagokienez, \"txarrena lehenengo bertsoaren lehenengo puntua izaten da\", azaldu du Bizkarrak; \"gero, hortik aurrera disfrutatu egiten dugu\", gehitu du Altubek.
Martitzenean, Txanportan bertan batu gara bertsolari gazte biekin eta Uruburu bertso eskolako irakasleagaz, eta asteon finala zelan prestatu duten galdetu diegu; \"bertsotan eginez\", erantzun digu Altubek. \"Gehienbat, orain arte egin ez ditugun ariketak lantzen jardun dugu\", gehitu du Bizkarrak: \"Adibidez, finaleko ariketa bat \'hitza emanda\' kantatzea da, eta orain arte guk ez dugu askotan egin izan; horixe jardun dugu, batez ere, lantzen\". Berba baten inguruan bertso bi botatzea da \'hitza emanda\' ariketan bertsolari gazteek egin beharrekoa.
Aguraingo biharko saioan parte hartuko duten Euskal Herriko herrialde guztietako 14 bertsolaritik 6 pasatuko dira bigarren fasera. Bigarren faserako sailkatzen direnek emandako gaiaren inguruko agurra, 4 oinak emanda zortziko txikia eta ofizioko gaian binaka jardunda zortziko txikian bina bertso osatu beharko dituzte.
Bizkaiko finalean zelan kantatu zuten entzutean konturatu ei zenUruburu bertso eskolako irakaslea \"bertsotan egin egiten dutela\" abadiñar gazte biek: \"Ondo, na-tural egin zuten\". Bizkaieraz, euskara freskoan kantatu zuten.
Orain arte bertso idatzien txapelketara aurkeztu izan dituzte Bizkarra eta Altubek euren lanak; lehenengoz jardungo du bat-bateko txapelketa batean Altubek bihar, eta iaz aurkeztu zen bat-batekora lehenengoz Bizkarra.
Batak besteari zer ezaugarri on ikusten dion galdetuta, \"Amets Arzallusen estilokoa da Aitor, eta bertsoei amaiera oso onak osatzen dizkie\", dio Bizkarrari buruz Txaber Altubek: \"itzelezko paranoiak botatzen ditu\". Altuberi buruz Aitorrek, berriz, \"Txaberrek daukana inoiz entzun dudan lexikorik zabalena da: beti harritzen nau hitz berriekin, sekula entzun bako bizkaierazko berbekin\", dio.