14 urte artekoetan nagusitu zen Bizkarra abadiñarra. Txaber Altube herrikidea bigarren sailkatu zen. Euskal Herrikoan parte hartuko dute orain.
14 urte artekoetan nagusitu zen Bizkarra abadiñarra. Txaber Altube herrikidea bigarren sailkatu zen. Euskal Herrikoan parte hartuko dute orain.
Joan zen barikuan jokatu zen eskolarteko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta abadiñar batek irabazi zuen umeen mailan: Aitor Bizkarrak. Gainera, Txaber Altube abadiñarra ere bigarren geratu zen. Beñat Alonso eta Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrek euregaz kantatu zuten.
18 urte artekoen mailan, eskualdeko ordezkari bakarra izan genuen, Ane Alegria zornotzarra. Hemen, Peio Ormazabal arrigorriagarrak jantzi zuen txapela.
Bizkarra eta Altubek Euskal Herriko Txapelketan abesteko txartela lortu dute modu honetan.
[img]http://www.anboto.org/images/7700/7751/1.jpg[/img]