Emaitza onak lortzen dabil Laubideta

Anboto 2010ko eka. 3a, 12:38

Azken lasterketetan garaipenak eta aurrekaldeko postuak eskuratu dituzte.

Azken lasterketetan garaipenak eta aurrekaldeko postuak eskuratu dituzte. Indartsu dabiltza Abadiñoko Laubideta Triatloi Taldekoak. Talde lanak saria eman die gainera. Emakumeetan, taldekako sailkapenean lehenengo izan dira Zierbanan, Bermeon eta Bizkaiko duatloi eta triatloi txapelketan. Esti Hernandez, Uri Egia eta Agurtzane Elorriagak osatzen dute taldea. Bakarka, Bizkaiko txapelketan bigarren izan da Hernandez, eta hirugarren Elorriaga. Gizonezkoetan, taldeka lehenengo geratu dira Bizkaiko duatloi txapelketan. Hurtado, Gorka Mendia eta Mikel Cuenca dira taldekideak. Gainera, bakarka, Bizkaiko triatloian hirugarren izan da Gorka Bizkarra. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7709/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!