Borja Abasolo: "Garaipenek aurrera jarraitzeko indarberritu egiten zaituzte"

Anboto 2010ko eka. 2a, 10:23

Borja Abasolo 21 urteko abadiñarrak hirugarren denboraldia du Cafés Baquén. Oraintsu, Bizkaiko txapeldun geratu da Berriatuan. Gazte mailak utzi zituenetik podiumeko koska gorenera igo den lehenengo biderrean txapela jantzi du.

Borja Abasolo 21 urteko abadiñarrak hirugarren denboraldia du Cafés Baquén. Oraintsu, Bizkaiko txapeldun geratu da Berriatuan. Gazte mailak utzi zituenetik podiumeko koska gorenera igo den lehenengo biderrean txapela jantzi du. [imgd]http://www.anboto.org/images/7700/7703/1.jpg[/imgd] Berriatuan Bizkaiko Txapelketa irabazi zenuen. Zelan joan zen lasterketa? Lasterketak sei mendate zituen eta horietako bi oso gogorrak ziren; Santa Eufemia eta Kalbario. Azken hori igotzen 25 txirrindulariko taldetxoa geratu zen aurrean. Berriatura heldu aurretxoan dagoen koska gogorrean bost txirrindularik aurrera egin genuen, baina akordiorik lortu ez eta berriro taldeak harrapatu gintuen. Argi zegoen lasterketa sprintean erabakiko zena. Ahalik ondoen kokatzen saiatu, burua makurtu eta nituen guztiak eman nituen. Bosgarren amaitu nuen eta neu izan nintzen 23 urtez azpiko lehena. Txapela lortzeko aukerak ikusten zenituen ala sorpresa izan zen? Holango txapelketak beti daude txirrindulari baten buruan, baina gatxa da. Banekien sasoiko nengoela Bidasoako itzulia egitetik nentorrelako, baina euripean ere ibili ginenez, katarro apur bat nuen. Beraz, ez nekien gorputzak zelan erantzungo zuen. Lehenengo kilometroetan kostatu zitzaidan, baina lasterketak aurrera egin ahala gero eta erosoago ibili nintzen. 23 urtez azpiko lehenengo garaipena izan duzu. Txapelagaz estreinatu zara. Gazte mailatik ez nuen lasterketarik irabazten eta gogo ikaragarria nuen garaipena lortzeko. Gogor lan egin dut horretarako. Euskal Herrian afizionatuetan maila handia dago eta irabaztea asko kostatzen da. Hainbeste lan egin ondoren \"bazen garaia\" esango zenion zeure buruari. Batzuetan ez dela helduko pentsatzera heltzen zara. Une txarrak dira. Ez zarela kapaz uste duzu. Une horietan burua argi izan behar da eta zeure aukeretan sinestu behar duzu. Bizkaiko Txapelketa lako garaipenek indarberritu egiten zaituzte eta aurrera jarraitzera animatu. Egunen baten profesional izateko ametsa errealitate bihurtzeko gogor lan egitera bultzatzen zaitu berriro. Energia ematen dizu. Cafés Baquén daramatzazun hiru urteetatik ondoen zabiltzana aurtengoa da? Urterik urtera hobeto nabil. Esperientziak ere asko laguntzen du. Egia da aurten inoiz baino hobeto nabilena. Lasterketak korritzen noan heinean konfiantza gehiago dut eta, zorionez, heldu da lehenengo emaitza handia. Sarritan konfiantza kontua da. Egia da, askotan buruan dago gakoa. Taldeak eta zuzendariek ere asko lagundu didate, nire aukeretan sinestu dutelako. Zein arlotan hobetu behar duzu? Igoeretan. Inguruan mendi asko dago eta azken metroetan azkarra banaiz ere, igoeretan aurrean mantendu ezik, ezin dut bizitasun hori aprobetxatu. Alderdi hori hobetzen badut, nire abiadurari etekin hobea aterako diot. Mendiz inguratuta gaudela aipatu duzu. Oraintsu kadete mailako lasterketa bi antolatu dituzte Elorrioko harlauzan, klasikoen antzera, gazteei beste modalitate bat probatzeko aukera eskainiz. Ekimen polita dela deritzot. Gaztetxoak txirrindularitzara erakartzeko lasterketa egokiak dira. Telebistan Paris-Roubaix lako lasterketa handiak ikusten dituzte eta sentsazio horiek lehenengo pertsonan bizi ditzaten aukera ematea txalogarria da. Aurten Cafés Baquék 23 urtez azpikora mugatu du taldea. Mundu profesionalak azken aldian hartu duen joeragatik izan da. Gero eta txirrindulari gazteagoak eskatzen dituzte eta talde amateurrak eskakizun horietara moldatu behar dira. Lan egiteko moduan aldaketa handirik gertatu da taldean? Iaz arte maila handiagoko lasterketetan parte hartzen genuen; Espainiako Kopan, esaterako. Aurten txirrindulari gazteagoak daudenez, Euskaldun Torneora eta holakoetara mugatzen da. Prestakuntza gehiago lantzen da. Hala ere, lasterketei aurre egiteko modua betikoa da. Borrokalariak izaten eta lasterketa guztietan aurpegia ematen ahalegintzen gara. Aurtengoa duzue Joseba Belokigaz lehenengo urtea. Oso gustura gaude beragaz. Aholkularitza arloan zein bestelako kontuetan ahal duen guztian laguntzen digu eta taldeari asko eman dio. Dani Díaz argentinarraz ere galdetu gura dizut. Orain hile bi fitxatu zuten eta ederto dabil. Denboraldi itzela osatzen dabil. Bost garaipen lortu ditu denbora gutxian. Argentinan San Luisko Tourra korritzetik zetorren, profesionaletan, eta horrek laguntzen du, baina Cafés Baquék eskainitako aukera bikain aprobetxatzen dabil.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!