Nazioarteko bigarren Opena, ekainaren 12 eta 13an

Anboto 2010ko mai. 21a, 09:40

Badator aurten ere Abadiñora motorraren zita interesgarri hau. lehiaketak, erakustaldiak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte Endu-Quad klubekoek.

Badator aurten ere Abadiñora motorraren zita interesgarri hau. Lehiaketak, erakustaldiak eta kultur ekitaldiak antolatu dituzte Endu-Quad klubekoek. Hainbat laguntzaile eta babeslegaz batera, Nazioarteko Openaren bigarren edizioa eratu du Endu-Quad taldeak. Aurten ere Traña-Matienan izango da, ekainaren 12 eta 13an. Quadtrial lehiaketa izango da lehen egunean, eta bigarrenean erakustaldi eta ekitaldiei egingo zaie lekua. Esaterako, lur orotako ibilgailuekin bereak eta bi egingo dituzte gidariek. Bestalde, herri-kirolak, Erdi-aroko azoka, parrillada, musika eta mendietatik ibilbidea ere izango dituzte ekimenera hurreratzen direnek. Ekitaldiz josiriko eta abiadura handiko asteburua izango da. [img]http://www.anboto.org/images/7600/7628/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!